Berriak
Atzealdea 2020ko ekitaldiko Udal Aurrekontua behin betiko onartuta geratu da jendaurrean erakusteko epea igaro ostean
2020·01·31
Alegiako Udalak 2020ko ekitaldirako prestatu duen aurrekontua behin betiko onartuta geratu da jendaurrean erakusteko epea igaro eta epe horretan erreklamaziorik jaso ez ostean. Horrela argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko urtarrilaren 31ko alean. Aurrekontuen dokumentu osoa epe laburrean webgune honetan ikusgai egongo da euskarri digitalean eta paperean kontsultatu nahi dutenek, udaletxean egin ahal izango dute, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Aurrekontuen behin betiko onarpenarekin batera, 2020ko udal lanpostuen zerrenda ere argitaratu da. Azpiko loturan kontsultatu dezakezue aipatu bi puntuei buruzko informazioa.