Berriak

Atzealdea 2023-2024 ikasturterako Alegiako haurreskolan izena emateko epea apirilaren 24tik maiatzaren 16ra egongo da zabalik

Haurreskolara bertara hurbilduta eman ahal izango da izena eta informazio gehiagorako 943 65 49 08 telefonora deitu daiteke

2023·04·17


Alegiako haurreskolak apirilaren 24an zabalduko du 2023-2025 ikasturterako izena emateko epea. 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako deialdia da eta interesatuek, haurreskolara bertara hurbildu eta lekua ezagutzearekin batera, izena emateko epea izango dute. Azken eguna maiatzaren 16a izango da eta informazio gehiago nahi duenak, 943 65 49 08 telefono zenbakira deitu dezake.