Berriak

Atzealdea 2025-2026 ikasturteko kultur etxeko jardueren eskaintza prestatzen ari da Udala

Zerbitzua eskainiko duen enpresa aldatu egin da eta abuztuan zehar edo iraila hasieran zabalduko da eskaintza zehatza eta izena emateko epea

2025·07·29


2025-2026 ikasturtean Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean eskainiko diren jardueren eskaintza prestatzen ari da Udala. Zerbitzua eskainiko duen enpresa aldatu egin da eta azken egunetan sinatu da esleipena. Orain arte eskaini diren jarduerak mantendu egingo dira eta jarduera berriak ere izango dira eskura.

LOIRI enpresa izango da zerbitzua emateko ardura izango duena. Datozen asteetan jarduera zerrenda osoa prestatuko da eta abuztuan zehar edo iraila hasieran zabalduko da jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza. Aldi berean, izena emateen ingurukoak ere jakinaraziko dira, interesatuek noiz eta nola eman beharko duten jakiteko. Udalak bere ohiko kanalen bidez zabalduko du informazio hori.