Berriak

Atzealdea Udako ludotekan izena emateko epea apirilaren 30ean itxiko da

Oraindik izena eman ez dutenek azken egunak dituzte horretarako

2025·03·24


Alegiako Udalak iazko formatuarekin jarraituko du udako ludoteka zerbitzua eskainiz. Data aldetik, ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean eskainiko da zerbitzua. Goizeko 7:30etik 9:30era bitartean haur txokoan zaintza zerbitzua egongo da aukeran eta 9:30etik 13:00etara ludoteka izango dute HH2tik LH6ra biatarteko haurrek.

Haurren kasuan, data zehatzak, jarduerak, prezioak eta antzeko datuak laster jakinaraziko dira. Izan ere, izena ematea martxan da. Zehazki martxoak 31tik apirilak 30era egongo da izen emateko aukera. Bide ezberdinen bidez eman ahal izango da izena. Hala nola, Alegiako herri eskolatik, Gaztelekuko gurasoen Whatsapp taldeetatik, Udaleko kanaletatik… era berean, kultur etxeko harreran izen emate orriak egongo dira eskuragarri.

DBHko ikasleei dagokienean, beraiei zuzenduriko ekintzak ere izango dira. Jarduera ezberdinak egin ahal izango dituzte eta egun batzuetako irteera egiteko aukera ere izango dute. Nerabeen kasuan aurrerago jakinaraziko dira datak zein izen emateak.

Begirale deialdia
Ludotekan begirale bezala jardun nahi dutenek apirilak 11 izango dute kurrikulumak bidaltzeko azken eguna. Bi modutara aurkeztu dezakete:
-Emailez: udalekuirekiak@kalexka.com helbidera bidalita.
-Udaleko erregistroan.