Berriak
Atzealdea 2026 ekitaldiko Udal aurrekontua jendaurreko erakustaldi epean dago
Interesatuek udaletxean kontsultatu dezakete dokumentua eta behin epe hori amaituta erreklamaziorik ez badago, behin betiko onarpena izango du
2026·01·07

Alegiako Udalak abenduaren 18ko osoko bilkuran onartu zuen 2026 ekitaldirako Udal aurrekontua. Egin beharreko izapideak jarraituz, orain jendaurreko erakustaldi epea zabaldu da eta interesa duten herritarrek udaletxean kontsultatu dezakete aurrekontuen dokumentua, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Jendaurreko erakustaldi epe hori amaitzen denean erreklamaziorik ez badago, aurrekontuak behin betiko onarpena jasoko du.