Berriak
Atzealdea 35 postu izango dira irailaren 29ko Artisau eta Nekazal Azoka Berezian
2024·09·20
Iraileko azken igandearekin batera, hamazazpigarrenez egingo da aurten Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Irailaren 29an goizeko 11:00etarako prest izango dira Alegiako plazan eta San Juan kalean azoka osatuko duten 35 postuak eta 14:00ak arte, postu horiek ikusteko eta zerbait erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ohi bezala, askotarikoak izango dira postuak: barazkiak, frutak, etxean egindako hainbat elikagai, bitxiak… Antolakuntzak herritarrak eta ingurukoak ere bertaratzera eta azokako produktuak erostera animatu nahi ditu.