Berriak
Atzealdea 40 postutik gora izango dira irailaren 28ko Artisau eta Nekazal Azoka Berezian
2025·09·18

Iraileko azken igandearekin batera, hemezortzigarrenez egingo da aurten Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Irailaren 28an goizeko 11:00etarako prest izango dira Alegiako plazan eta zubian azoka osatuko duten 40tik gora postuak eta 14:00ak arte, postu horiek ikusteko eta zerbait erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ohi bezala, askotarikoak izango dira postuak: barazkiak, frutak, etxean egindako hainbat elikagai, bitxiak… Egun horretan, goizeko 9:00etatik 15:00etara trafikoa itxita egongo da Orendaingo bidegurutzetik Tontokale gaineko bidegurutzeraino. Antolakuntzak herritarrak eta ingurukoak ere bertaratzera eta azokako produktuak erostera animatu nahi ditu.