Berriak
Atzealdea 70 lagun inguru elkartu ziren jangela eredu berri bati buruzko hitzaldian
2018·10·04

Aralar institutuak, San Juan eskolak, Aralarpean eta Iturri Zahar guraso elkarteek, Tolomendik eta Alegiako Udalak antolatua, eskola jangela eredu berri bati buruzko hitzaldia eskaini zen atzo arratsaldean kultur etxean. 70 lagun inguru elkartu ziren bertan eta nagusiki, bertako produktuekin hornitutako jangela eredu bati buruz aritu ziren. Katering eredua kendu eta bertako produktuen hautua egin dute Markinan eta Urkiola eta Lea Artibaiko Landa Garapeneko kidea den Juan Mari Totorikak eman zuen Markinako esperientziaren berri.