Berriak
Atzealdea 70 lagun inguru elkartu ziren jubilatuen bazkarian
2023·07·04

Uztaileko lehen asteburua berezia izaten da Alegiako jubilatuen elkartearentzat. Urtero bazkideen bazkaria egiten dute eta aurtengoa ez da salbuespena izan. 70 lagunetik gora elkartu ziren uztailaren 2an, igandea, kultur etxean bazkaltzeko. Giro ederrean bazkaldu zuten eta bazkalostea ere atsegina izan zen. Elkarteak, adinez nagusienak diren bazkideak omentzeko ere baliatzen du asteburu hori. Aurten, Javiera Zubillaga eta Juan Jose Aiestaran izan dira bazkide omenduak. Regina Sorarrain Alegiako alkatea eta Jesus Ruiz jubilatuen elkarteko zuzendaritzako kidearen eskutik jaso zituzten oroigarriak.