Berriak
Atzealdea Abenduaren 10ean Antton Telleriaren ‘Nekatutak’ bakarrizketa ikusi ahal izango da zinean
2021·11·25
Abenduaren 10ean, ostirala, Antton Telleriak ‘Nekatutak’ bakarrizketa eskainiko du zinean 22:00etatik aurrera, udazkeneko kultur egitarauaren baitan. Bertan, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza… eta nola ez, polemikoenak: irakasleak.
Emanaldi horretarako sarrerak azaroaren 29an jarriko dira salgai kultur etxean eta 6 euroko prezioa izango dute.