Berriak
Atzealdea Abenduaren 10ean Elssie Xalbador ipuin kontalariak ‘Mari Domingiren ipuinak’ saioa eskainiko du 17:30ean liburutegian
2024·12·04
Abenduaren 10ean, asteartea, Elssie Xalbador ipuin kontalariaren saioa izango da 17:30ean liburutegian. ‘Mari Domingiren ipuinak’ izenburupean, haurrei zuzenduriko emanaldia izango da. Mari Domingik maite ditu gabonak. Mendi tontorretik jaitsi eta haurtxoekin kontu kontari aritzeko aukera ematen diolako. Olentzeroren laguntzaile aritzen diren izakien istorioak kontatzea gustatzen zaio, baina batez ere Euskal Herri osoan opariak banatzeko lanetan Olentzerok eta biak izandako gertaerei buruz aritzen da. Hainbeste pasadizo dakizki Mari Domingik….. ezagutu nahi dituzu?