Berriak

Atzealdea Abenduaren 10ean Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da 17:00etan kultur etxeko areto nagusian

4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua da eta saiora joan nahi dutenek 16:45erako bertan egon beharko dute

2020·12·07


Abenduaren 10ean, osteguna, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saio bat izango da kultur etxeko areto nagusian. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da. Bizi dugun egoera kontuan izanda, beharrezko segurtasun neurri guztiekin egingo den saioa izango da eta bertaratzeko asmoa dutenei, 16:45erako bertan egoteko eskatzen zaie, aipatu neurri guztiak bete ahal izateko.