Berriak
Atzealdea Abenduaren 11tik 15era bideo partehartzaile tailerra egingo da
Zinean izango dira saioak 16:00etatik 19:00etara eta izena emateko epea zabalik da
2023·11·16

Escivi Zine eta Bideo Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta bideo parte hartzaile tailer bat egingo da Alegian Abenduaren 11tik 15era. Laburmetraia bat egitea buruan duten herritarrei zuzenduriko tailerra izango da eta alor horretan ezagutza dutenen eskutik, laburmetraia bat egitekoa aukera izango dute parte hartzaileek. Izena emateko epea zabalik dago eta lotura honen bidez egin daiteke.