Berriak

Atzealdea Abenduaren 14an gabonetako panpin apaingarrien tailerra egingo da

Adin guztietako herritarrei zuzendua izango da eta izena ematea zabalik dago abenduaren 10era bitartean

2023·11·29


Abenduaren 14an, osteguna, gabonetako panpin apaingarriak egiteko tailer bat egingo da. Adin guztietako herritarrek izango dute eskulanetan aritzeko aukera baina bi taldetan banatuko dira. Batetik, HH2tik LH3ra bitarteko haurrek 16:30etik 18:00etara bitarteko txanda izango dute eta 5 urtetik beherakoek adin nagusiko arduradun batekin joan beharko dute.

Bigarren txanda 18:30etik 20:00etarako ordutegian izango da eta LH4tik hasi eta hortik aurrerako herritar guztiek hartu ahal izango dute parte. Interesatu guztiek formulario hau betez eman ahal izango dute izena eta azken eguna abenduaren 10a, igandea, izango da.

Udalak herritarrak, heldu zein gazte, tailer honetan parte hartzera animatu nahi ditu. Egiten diren panpinak gabonetan herria apaintzeko erabiliko dira eta behin gabonak igarota, bakoitzak bere panpina jaso ahal izango du.