Berriak

Atzealdea Abenduaren 14an Lurtaro egitasmoaren aurkezpena izango da kultur etxean

Tolosaldean tokiko elikadura sustatzeko sortu den taldearen ekitaldia 19:00etan hasiko da

2021·12·07


Duela aste batzuk eman du jendaurrerako urratsa Lurtaro egitasmoak. Tolosalderako kontsumo eta ekoizpen kolektiborako proposamena egiten duen elkartea da eta eskualdeko herri ezberdinetan egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira. Udazken kulturalaren baitan, abenduaren 14an, asteartea, Alegiako kultur etxean egingo dute aurkezpena 19:00etatik aurrera. Ekoizpena modu duinean, ekologikoan eta kolektiboan antolatuta herritarren elikadura beharrak asetzea helburu duen proiektuaren nondik norakoak ezagutu dituenak, badu hitzordua.