Berriak

Abenduaren 14ean jarriko dira salgai ‘Esnatu naiz’ kabareterako sarrerak

18:30etik 20:00etara erosi ahal izango dira kultur etxean eta emanaldia abenduaren 18an izango da 19:00etan zinean

2020·12·10


Alegiako Udaleko Kultura batzordeak antolatu duen Abendu Kulturalaren barruan, Andoni Mutiloaren ‘Esnatu naiz’ kabareta ikusi ahal izango da abenduaren 18an 19:00etan zinean. Dantza eta musika nahasten dituen emanaldi horrek, hamar urteren buruan baserrian bizitzetik Londreseko underground mugimenduko modako artista izatea lortu duen Elurren historia kontatzen du. Emanaldi horretarako sarrerak abenduaren 14ean, astelehena, jarriko dira salgai. Kultur etxean erosi ahal izango dira 4 euroko prezioan.