Berriak

Atzealdea Abenduaren 15ean ‘Joven Julian’ ontziaren maketa eta historia azalduko ditu Iñaki Mezquitak kultur etxean

Duela 120 urte Kantauri itsasoan hondoratu zen ontziaren erreplika jendaurrean erakutsiko du 18:00etatik aurrera

2023·12·04


Abenduaren 15ean, ostirala, Iñaki Mezquita Aranburuk bere azken lanaren aurkezpena eta historia kontatuko ditu kultur etxean 18:00etatik aurrera egingo den ekitaldian. Urteak daramatza Mezquitak itsasontzien maketak egiten eta duela 120 urte Kantauri itsasoan hondoratu zen ‘Joven Julian’ ontziarena izan da egin duen azkena. 1903ko azaroaren 29an, ekaitz beteko egun batean, Pasaiako portura sartu nahian zebilela hondoratu zen kabotaje-ontzia zen ‘Joven Julian’. Ontziaren historia eta maketa egiteko prozesua azalduko ditu Mezquitak aurkezpenean.