Berriak

Atzealdea Abenduaren 16an NANa eta pasaportea atera edo berritzeko aukera izango da Alegian

Interesatuek txanda hartu behar dute udaletxean eta abenduaren 10a izango da azken eguna

2025·12·01


Iragan azaroaren 24an egin zen moduan, abenduaren 16an, asteartea, NANa edo pasaportea atera edo berritzeko aukera eskainiko da Alegian. 8:30etik 14:00etara eskainiko dira txandak izapide hori Alegiako plazan egiteko baina ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, udaletxera joan behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bertan hartu behar da txanda. Abenduaren 10a izango da hitzordua hartzeko azken eguna.

Aipatu agiriak datozen sei hilabeteetan iraungiko zaizkien herritarrek abenduaren 16ko hitzorduan berritu ditzakete, hala nahiko balute. Hau da, 2026ko ekainaren 16a baino lehenagoko iraungitze data duten NAN edo pasaporteak berritu daitezke egun horretan.