Berriak
Atzealdea Abenduaren 17an bigarren saioa egingo du Alegiako Irakurle Taldeak
Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ aztertuko dute 18:00etan kultur etxean
2020·12·14
Alegiako Irakurle Taldeak bigarren saioa egingo du ostegunean, abenduak 17. Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburua aztertuko dute 18:00etatik aurrera kultur etxean. Lehen saioan egin bezala, bigarren honetan ere Amaia Goikoetxea izango da saioa gidatuko duena. Lehen saioan izan ez zen norbaitek saioan parte hartu nahiko balu, kultur etxera deitu dezake eta baldintza bakarra liburua irakurrita joatea da.