Berriak

Atzealdea Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean Lurraldebusen zerbitzu batzuk Sutargin izango dute geraleku bakarra

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreraren, San Silbestre krosaren eta errege kabalgataren ordutegiekin bat egiten duten zerbitzuei eragingo die

2025·12·19


Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean Lurraldebuseko hainbat zerbitzuk Sutargin lantegian izango dute geraleku bakarra, Fabrensa industriagunean. Hauek izango dira aldaketa jasango duten zerbitzuak:

Abenduak 24: 18:50ean Amezketatik Tolosa aldera doana eta 19:20an Amezketara doana.

Abenduak 31: 16:50ean Amezketatik Tolosara doana.

Urtarrilak 5: 18:20 eta 19:20an Tolosatik Amezketara doazenak eta 18:50ean Amezketatik Tolosara doana.

San Juan kalea itxita

Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean San Juan kalea itxita egongo da ordutegi jakin batzuetan. Abenduaren 24an 18:30etik 19:30era egongo da itxita. Hilaren 31n 17:00etatik 18:00etara eta urtarrilaren 5ean 18:00etatik 19:30era. Hilaren 24an, aipatu ordutegian eskolatik Tontokalera doan errepide zatia ere itxita egongo da. Hilaren 31n eta 5ean berriz, Larraitz auzoari ere eragingo dio mozketak, San Silbestre lasterketa eta errege kabalgata bertatik ere pasako direlako.