Berriak
Atzealdea Abenduaren 24an eta 31n Lurraldebusen zerbitzu batzuk Fabrensan izango dute geraleku bakarra
2024·12·20
Abenduaren 24an eta 31n Lurraldebuseko hainbat zerbitzuk Fabrensa industriagunean izango dute geraleku bakarra, Alegi Pentsuak lantegiaren aurrean. Hauek izango dira aldaketa jasango duten zerbitzuak:
Abenduak 24: 18:50ean Amezketatik Tolosa aldera doana.
Abenduak 31: 16:30ean Tolosatik Amezketara doana. 16:10ean eta 16:50ean Amezketatik Tolosara doazenak.
San Juan kalea itxita
Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean San Juan kalea itxita egongo da ordutegi jakin batzuetan. Abenduaren 24an 18:30etik 19:30era egongo da itxita. Hilaren 31n 16:00etatik 17:30era eta urtarrilaren 5ean 17:00etatik 19:00etara. Hilaren 24an, aipatu ordutegian eskolatik Tontokalera doan errepide zatia ere itxita egongo da. Hilaren 31n eta 5ean berriz, Larraitz auzoari ere eragingo dio mozketak, San Silbestre lasterketa eta errege kabalgata bertatik ere pasako direlako.