Berriak
Atzealdea Abenduaren 24an herriko erdigunean itxita egongo da trafikoarentzat 18:00etatik 19:30era
Tontokale gaineko bidegurutzetik eskola parerainoko eremua itxita egongo da tarte horretan
2023·12·22
Abenduaren 24an, igandea, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera dela eta, herriguneko trafikoa moztuta egongo da 18:00etatik 19:30era. Tontokale gaineko bidegurutzetik eskolara bitarteko tartea itxita egongo da eta horrenbestean Larraitz auzora sartu edo ateratzeko, zein Orendain aldera joateko, saihesbidea erabili beharko da. Behin ekitaldia amaituta, egoera normaltasunera itzuliko da.