Berriak
Atzealdea Abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira
18:30ean eskola paretik abiatu eta kalegoratik pasata plazarako bidea egingo dute han harrera egiteko
2024·12·20
Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira. 18:30ean eskola paretik abiatuko dira eta kalegoratik pasa ostean, plazarako bidea egingo dute. Bertan egingo zaie harrera eta besteren artean, Sutarri dantza taldeko kideek eta Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolaturiko Gabon Kantu Eske Herrikoian dabiltzanek ere hartuko dute parte.