Berriak

Atzealdea Abenduaren 24ko Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak aldaketak izango ditu ibilbidean

Zubi Zaharretik plazara iritsiko dira 18:30ean eta bertan egingo zaie harrera

2022·12·22


Abenduaren 24ean, larunbata, Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira. Hasiera batean 18:30ean eskola aurrean egin behar zitzaien harrera baina azkenean 18:30ean plazara iritsiko dira zubi zaharretik barrena. Behin plazara iritsita, Txintxarri abesbatzak antolaturiko ‘Gabon Kantu Eske Herrikoi’ean parte hartzen ari direnek eta Sutarri dantza taldeko kideek egingo diete harrera eta bertan biltzen diren haurrekin egoteko tartea ere hartuko dute.

Ibilbide aldaketa hori bolondres faltagatik da. Ekintza horiek segurtasunez egin ahal izateko hainbat pertsonen parte hartzea behar da eta Kultura batzordeak egindako deialdian behar beste jende bildu ez denez, zehaztu berri den modura egingo da.