Berriak

Atzealdea Abenduaren 26tik 29ra, biak barne, kultur etxea itxita egongo da

Liburutegiak ez du zerbitzurik eskainiko eta gimnasiora txartelekin sartu ahal izango da egunero

2023·12·21


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxea itxita egongo da abenduaren 26tik 29ra, biak barne. Egun horietan eraikina itxita egongo da eta liburutegiak ere ez du zerbitzurik eskainiko. Gimnasioko erabiltzaileek egunero sartu ahal izango dute bertara txartelak erabiliz 07:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren 2an eraikineko zerbitzu guztiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.