Berriak

Atzealdea Abenduaren 26tik 30era bitartean jokatuko da XXII. Gabonetako Pilota Topaketa

Lau mailatan banatuta ariko dira eta guztira 69 pilotarik eman dute izena

2024·12·23


Intxurre pelota eskolak antolatuta eta Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Ikaztegieta eta Amezketako guraso elkarteek lagunduta, Gabonetako Pilota Topaketaren hogeita bigarren ekitaldia jokatuko da abenduaren 26tik 30era. Guztira 69 pilotarik eman dute izena eta lau mailatan banatuta ariko dira: benjamin aurrekoak, benjaminak, alebinak eta infantilak eta kadeteak elkarrekin.
Sailkatze partidak abenduaren 26an eta 27an jokatuko dira. 26an Alegiako Elorri pilotalekuan taldeko argazkia aterako dute parte hartzaile guztiek 15:30ean. Benjamin aurrekoak eta benjaminak Alegian bertan geratuko dira egun horretan eta hurrengoan partidak jokatzen 16:00etatik aurrera. Alebinek Altzon jokatuko dituzte eta infantilek eta kadeteek Amezketan, aipatu egunetan. Jaialdiak 16:00etan hasiko dira.
Final guztiak abenduaren 30ean, astelehena, jokatuko dira Amezketan 10:30etik aurrera.