Berriak
Atzealdea Abenduaren 29an Elorri pilotalekuaren eta kirol instalazio eraberrituen inaugurazioa egingo da
2024·12·23

Abenduaren 29an, igandea, Elorri pilotalekuaren kirol instalakuntza eraberrituen inaugurazioa egingo da. Goiz osoan zehar herriko kirol taldeen eskutik ekintza ezberdinak egingo dira eta eguerdian inaugurazio ekitaldia eta luntxa izango dira. Hauxe da prestatu den egitaraua:
10:00. Basket Campusa Elorri pilotalekuan.
11:00. Pilota partidak.
1.partidua 4½:
Unax Madina vs Julen Oiarbide.
2 partidua binaka:
Gorostidi-Aratz Irazustabarrena vs Harkaitz Murua- Mikel Iturrioz.
11:30. Intxurre futbol taldearen infantil kategoriko taldeen partidua Elorri futbol zelaian.
13:00. Inaugurazio ekitaldia eta luntxa.
Goiz osoan zehar instalazio eraberrituak bisitatzeko aukera izango da.