Berriak

Atzealdea Abenduaren 31an herriko erdigunean itxita egongo da trafikoarentzat 11:00etatik 12:30era

Tontokale gaineko bidegurutzetik Kikara ondoko bidegurutzerainoko eremua itxita egongo da tarte horretan

2023·12·29


Abenduaren 31an, igandea, San Silbestre krosa dela eta, herriguneko trafikoa moztuta egongo da 11:00etatik 12:30era. Tontokale gaineko bidegurutzetik Kikarako bidegurutzerainoko tartea itxita egongo da eta horrenbestean Larraitz auzora sartu edo ateratzeko, zein Orendain aldera joateko, saihesbidea erabili beharko da. Bide batez, 12:10ean Amezketa aldera igaroko den Lurraldebuseko zerbitzuak Alegi Pentsuaken parean izango du geraleku bakarra. Behin ekitaldia amaituta, egoera normaltasunera itzuliko da.