Berriak

Atzealdea Abenduaren 31n San Silbestre krosaren hamahirugarren ekitaldia jokatuko da

Izena emateko epea abenduaren 18tik 23ra egongo da zabalik kultur etxean eta sei euro ordaindu beharko dira

2024·12·17


Urteko azken egunarekin batera jokatuko da hamahirugarrenez Alegiako San Silbestre krosa. Abenduaren 31n, 16:00etan hasiko dira lasterketak plazan. Ohi bezala, maila ezberdinetako probak jokatuko dira. Haurrak ibai ondoko pasealekutik eta San Juan kaletik barrena ibiliko dira. Helduak plazatik abiatu eta kalegoratik barrena ibai ondotik Larraitz auzo aldera joango dira. Han, Errotatxo atzeko kaletik auzoari bira eman eta Fabrensa alderako azken etxeen eta lantegien artean dagoen aldapatik errepidera aterako dira kale aldera itzuli eta kalebeheratik plazara itzultzeko. Zirkuitu horri 2 itzuli eman beharko dizkiete.

Izena emateko epea abenduaren 18tik 23ra egongo da zabalik kultur etxean. Infantil, kadete eta helduen mailetakoek 6 euro ordaindu beharko dute parte hartzeagatik eta probarako diseinaturiko kamiseta bat jasoko dute. Lasterketaren egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, 15:00etatik 15:45era. Haurren mailetako izena ematea, LH1-LH6, formulario baten bidez kudeatuko da.

Udaletik herritarrak lasterketan parte hartzera animatu nahi dira. Bide batez, norbaitek bolondres modura egunean bertan esku bat bota nahi badu, lotura honen bidez eman dezake izena.