Berriak
Atzealdea

Abenduaren 4an gabonetako ekintzak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo da

17:30ean izango da kultur etxean eta proposamenak dituzten herritarrei bertaratzeko deia egiten zaie

2023·11·29


Hiru aste pasatxo geratzen dira gabonetarako. Alegiako Kultura batzordea hasia da urte garai horretarako ekintza ezberdinak antolatzen eta herritarren ekarpenak ere jaso nahi dituzte. Horretarako, gabonetako ekintzak antolatzeko bilera ireki berri bat egingo da abenduaren 4an astelehena, 17:30ean kultur etxean. Egitarau horretarako proposamenak dituzten herritarrei bertaratzeko deia egiten zaie. Beti esaten den moduan, orduan eta proposamen gehiago, egitarau anitzagoa eta aberatsagoa antolatu ahal izango da.