Berriak
Atzealdea Abenduaren 4an ‘Gatazka ataska edo aska?’ ikuskizuna eskainiko dute Nerea Mendizabalek eta Itziar Saenz de Ojerrek 18:00etan kultur etxean
Iturri Zahar guraso elkarteak antolatu du eta helduei zuzenduriko emanaldia izango da, erlazioen kudeaketan oinarritua
2024·12·02
Abenduko kultur egitarauaren baitan, hilaren 4an ‘Gatazka ataska edo aska?’ helduentzako ikuskizuna eskainiko dute Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta Itziar Saenz de Ojer pedagogoak kultur etxean. Iturri Zahar guraso elkarteak antolatu duen ekintza hau 18:00etan hasiko da eta erlazioen kudeaketa du ardatz.