Berriak

Abenduaren 5ean ‘Bata zu eta bestea ni’ antzezlanaren beste emanaldi bat eskainiko da

19:00etan izango da eta sarrerak azaroaren 28an, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean

2022·11·26


Lehen bi emanaldietarako sarrerak agortu ostean, Inaxio Begiristainen ‘Bata zu eta bestea ni’ antzezlanaren emanaldi berri bat eskainiko du abenduaren 5ean, astelehena, 19:00etan zinean ‘Intxurre antzerki taldea, Inaxio 100 urte’ taldeak. Emanaldi horretarako sarrerak azaroaren 28an, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean 5 euroko prezioan.