Berriak

Atzealdea Abenduaren 6an, 7an eta 8an Elorri pilotalekua itxita egongo da

Ezker paretan egin beharreko lan batzuk direla eta egun horietan ez da erabilgarri egongo

2023·11·30


Abenduaren 6an, 7an eta 8an, asteazkenetik ostiralera, Elorri pilotalekua itxita egongo da. Ezker paretan egin beharreko lan batzuk dira pilotalekua itxita izatea eragingo dutenak. Behin lanak amaituta pilotalekua normaltasunez erabili ahal izango da.