Berriak

Atzealdea Abenduaren 8an Kirol Herri saioa jokatuko da 12:00etan Elorri pilotalekuan

Bi talde ariko dira elkarren aurka eta bakoitzean bi emakume eta bi gizonezko izango dira

2025·11·26


Abenduaren 8an, astelehena, Kirol Herri saio bat jokatuko da Elorri pilotalekuan. 12:00etan hasiko da eta bertan herri kiroletan puntan dabiltzan zortzi kirolarik hartuko dute parte, bi taldetan banatuta. Talde batean Laiene Pikabea, Mikel Larrañaga, Lierni Osa eta Mikel Lopetegi ‘Urra’ ariko dira eta bestean Nerea Arruti, Hodei Ezpeleta, Gari Garnendia eta Maddi Gesalaga.