Berriak
Atzealdea Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era luzatuko da Gabonetako Kultur Egitaraua
2025·11·27

Alegiako Udalak prest du gabonei begirako kultur eskaintza. Abenduaren 9an ekingo zaio eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Haurretatik hasi eta adinez nagusienak diren herritarrenganaino iristen diren ekintza anitzak antolatu dira. Ipuin kontaketak, gaztain jateak, pala txapelketak, eskulan tailerrak, krosa, adinekoen omenaldia… Horiei gabonetako egun seinalatuetan ohikoak diren ekintzak gehitu behar zaizkie. Segidan duzue egitarau osoa:
Abenduak 9, asteartea
Gabonetako eskulan tailerra.
17:00-18:00 eta 18:00-19:00. Izena ematea aurrez.
Kultur etxean.
Abenduak 14, igandea
Gaztain jatea.
18:00etan plazan.
Abenduak 16, asteartea
Liburutegia topagune: ‘Eguberriko kontuak’. Itziar Saenz de Ojerren eskutik.
17:00etan liburutegian.
Abenduak 18, osteguna
Loatzo musika eskolaren eguberritako kontzertua
17:30ean kultur etxean.
Abenduak 19, ostirala
Gabonetako III. Pala txapelketa. Finalerdiak. Nagusien maila. Neskak eta mutilak.
Neskak: Aguirre-Aranburu / Macicior-Zubelzu.
Mutilak: Urdangarin-Luloaga / Aldalur-Zubillaga.
19:00etan Elorrin.
Abenduak 20, larunbata
90 urtetik gorako herritarrei omenaldia.
12:00etan udaletxean.
Abenduak 21, igandea
Taloak plazan. 18:00etatik aurrera.
Abenduak 24, asteazkena
Alegiako eskoletako ikasleak kaleetan kantari.
11:00etatik aurrera.
Gabonetako Kantu Eske Herrikoia, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta.
Arratsaldean zehar.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
18:30ean eskolatik hasita.
Abenduak 26, ostirala
Gabonetako XXIII Pilota Topaketa.
15:30ean Elorrin.
Gabonetako III. Pala txapelketa. Finalerdiak. Nagusien maila. Neskak eta mutilak.
Neskak: Olano-Ugartemendia / Balerdi-Murua.
Mutilak: Goitia-Zabala / Altuna-Rodriguez.
19:00etan Elorrin.
Abenduak 29, astelehena
Gabonetako XXIII Pilota Topaketa.
15:30ean Elorrin.
Abenduak 30, asteartea
Txuri Urdinera irteera, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.
Goizean zehar.
Gabonetako XXIII Pilota Topaketa.
Goiz osoan zehar Elorrin.
Abenduak 31, asteazkena
San Silbestre krosa. Maila guztiak.
17:00etan plazan.
Urtarrilak 1, osteguna
Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte.
12:15ean plazan.
Urtarrilak 2, ostirala
Gabonetako III. Pala txapelketa. Finalak. Nagusien maila. Neskak eta mutilak.
19:00etan Elorrin.
Urtarrilak 5, astelehena
Errege kabalgata.
18:00etan.