Berriak
Atzealdea

Abian da Intxurre pilota eskolak antolaturiko gabonetako topaketa

Gaur arratsaldean azken sailkatze partidak jokatuko dira eta ostegunean finalak

2021·12·28


Atzo hasi zen Intxurre pilota eskolak antolaturiko gabonetako pilota topaketa. Guztira 74 izan dira torneoan parte hartzeko izena eman duten neska-mutilak baina antolakuntzatik adierazi duten moduan, egungo osasun egoera dela eta batzuk parte hartu ezinda geratu dira. Alegian parte hartzaile guztien argazkia atera eta lehian hasi ziren atzo arratsaldean. Maila bakoitzeko partidak pilotaleku batean jokatu ziren. Benjaminen sailkatze partidak ikusteko aukera izan zen Elorri pilotalekuan. Gaur sailkatze partida gehiago jokatuko dira Altzon eta finalak ostegun arratsaldean jokatuko dira Amezketako pilotalekuan.