Berriak
Atzealdea

Abuztuaren 6tik 21era N-I errepideko Tolosako erdiko irteera itxita egongo da Donostiako norantzan

Eremu horretan egin beharreko lan batzuk direla eta, bypass bat jarriko da eta zirkulazioa Gasteiz aldeko erreietatik bideratuko da

2022·08·04


Abuztuaren 6ko 8:00etatik abuztuaren 21eko 20:00etara N-I errepideko Tolosarako sarbideetako bat itxita egongo da Donostiarako noranzkoan. Hain zuzen ere, Tolosako erdiko irteera izango da itxita egongo dena, Amaroz auzo aldera eta Apatta industriagunera joateko erabiltzen dena. Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I errepideko puntu horretan egin behar dituen lan batzuk direla eta, irteera hori baino lehenago hasi eta irteera hori pasa ostera bitartean bypass bat jarriko da eta horrenbestean, zirkulazioa Gasteiz alderako erreietatik egingo da, norantza bakoitzerako errei bakarrarekin. Amaroz aldetik Gasteiz aldera ateratzeko bidea zabalik egongo da.