Berriak
Atzealdea Adin nagusiko herritarrentzat bingoa egingo da hilabete bakoitzeko azken larunbatean
Larunbat honetan hasiko dira saioak erretore etxean eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, 17:00etatik 18:30era
2026·09·24

Alegiako jubilatuen elkarteak bingo denboraldiari ekingo dio larunbat honetan, irailak 26. Hilabete bakoitzeko azken larunbatetan izango dira saioak eta 17:00etatik 18:30era luzatuko dira erretore etxean. Adinez nagusi diren herritar guztiek dute bingoan parte hartzeko aukera.