Berriak

Adineko pertsonei erosketa egiteko protokoloa abian jarri dute Udalak eta Gaztetxeak

606 797 135 telefonora deitu behar dute zerbitzua erabili nahi duten herritarrek eta erosketa etxera eramango zaie

2020·03·16


Bizi dugun ezohiko egoeraren aurrean, Alegiako Udalak eta Gaztetxeak elkarlanean adineko pertsonei erosketa zerbitzua eskaintzeko protokoloa abian jarri dute. Zerbitzuaz baliatu nahi duten adineko pertsonek eskaerak egin ahal izateko 606 797 135 telefonora deitu beharko dute lehenik. Zerbitzuaren koordinatzaileak jasoko du pertsona horren eskaera eta boluntario sareko kide batek hartuko du erosketa egin eta etxera eramateko ardura. Eskatzaileari boluntarioak deituko dio entrega segurtasunez egiteko neurrien berri emateko eta ordua zehazteko.

Boluntario sarean badira kide batzuk baina laguntzeko prest dauden herritarrek komunikazioa@alegia.eus helbidera idatzi dezakete, zertan laguntzeko prest dauden adieraziz eta bertatik koordinatuko dira. Udalak eskerrak eman nahi dizkie boluntario modura aritzeko bere burua eskaini edo eskainiko duten guztiei eta adineko herritarrak zerbitzuaz baliatzera animatu nahi ditu, etxean geratzea delako Koronabirusaz ez kutsatzeko biderik eraginkorrena.