Berriak

Atzealdea Adinekoek eta haurrek egindako gabonetako eskulanak herriko hainbat puntutan daude ikusgai

Txintxarriak Martxaneko kideak eta haur zein lehen hezkuntzako haurrek egindako lanak dira

2025·12·22


Azken asteetan Txintxarriak Martxan ekimeneko kideek eta haur eta lehen hezkuntzako haurrek eskulan tailer ezberdinak egin dituzte. Gabonei begirako lan ezberdinak egin dituzte tailer horietan parte hartu dutenek eta orain herriko establezimendu ezberdinetan daude ikusgai. Udalak eskerrak eman nahi dizkie antolatu diren tailerretan parte hartu duten adineko zein haurrei.