Berriak
Atzealdea Adinekoek eta haurrek gabonetako apaingarri ugari egin zituzten eskulan tailerrean
2023·12·26

Iragan abenduaren 14an gabonetako apaingarriak egiteko eskulan tailer bat egin zen adinekoekin eta haurrekin. Goiz partean, Txintxarriak Martxan ekimeneko parte hartzaileak aritu ziren langintza horretan eta arratsalde partean adin ezberdinetako 40 haur eta gaztetxok hartu zieten erreleboa.
Material ezberdinak erabiliz, gabonetako apaingarri ezberdinak egin zituzten, panpinak kasu. Eskulanetarako duten trebezia erakutsi zuten bai adinekoek eta baita txikienek ere. Egindako lanak herriko hainbat saltokitan daude erakusgai eta bertan izango dira datozen egunetan ere, herritar guztiek ikusi ahal izan ditzaten.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie tailerretan parte hartu duten adinekoei eta haurrei.