Berriak
Atzealdea Adinekoen memoria tailerrean parte hartzeko izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 19tik 30era
2022·09·16
Alegiako Udalak antolatzen duen adinekoentzako memoria tailerrak ikasturte berri bat hasiko du urrian. Tailerrean parte hartu nahi duten adinekoek irailaren 19tik 30era bitartean izango dute izena emateko aukera eta udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoan eman beharko dute, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00erako ordutegian. Ikasturte honetan gehienez 15 plaza eskainiko dira eta plaza horiek izena emateko ordenaren arabera esleituko dira. Astean bi aldiz bi orduko saioak egitea da asmoa eta informazio gehiago nahi dutenek 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu dezakete.