Berriak
Atzealdea Adinekoentzat hitzaldi bat eskainiko da azaroaren 29an 10:30ean zinean
Erorketak ekiditeko aholkuak eta segurtasun neurriak emango ditu bertan Naroa Bueno erizainak
2022·11·15
Alegiako Udalak eta Txintxarriak Martxan ekimenak elkarlanean antolatuta, adinekoei zuzenduriko hitzaldi bat izango da azaroaren 29an, asteartea, 10:30ean zinean. Naroa Bueno erizaina izango da hizlaria eta bertan, adinekoek erorketak ekiditeko aholkuak eta segurtasun neurriak jasoko dituzte. Udaletik adinekoak hitzaldian parte hartzera animatu nahi dira.