Berriak

Atzealdea Adinekoentzat psikoestimulazio tailerra eskainiko da aurten ere, irailaren 16tik aurrera

Saioak astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira eta izena emateko saio batera agertzea nahiko da

2019·09·13


Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek sustatuta eta Lahar Elkargoaren eskutik, adinekoentzat psikoestimulazio tailerra eskainiko da aurten ere, irailaren 16tik, astelehena, aurrera. Memoriaren tailerra bezala ere ezaguna da adinekoei zuzendutako ekimen hori eta aurreko ikasturteetan izandako arrakasta ikusita, Udalak proiektuari segida ematea erabaki du. Saioak astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira 16:00etatik 18:00etara, jubilatuen elkartean bertan. Tailerrean parte hartu nahi dutenek, saio batera agertzea nahikoa izango dute izena emateko. Ikastaroa 2020ko ekainaren 20an amaituko da. Udaletik adinekoak ekimenean parte hartzera animatu nahi dira.