Berriak

Atzealdea Administrari laguntzaile eta zerbitzu anitzetako lanpostuetarako onartutakoen zerrendak argitaratu dira

Zerrenda horiek behin behinekoak dira eta hamar eguneko epea zabaldu da alegazioak egiteko

2019·04·17


Alegiako Udalak zabalik du bi lanpostu betetzeko lan eskaintza publikoa. Apirilaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean lanpostu bakoitzerako behin behinean onartutakoen zerrendak argitaratu dira. Orain hamar eguneko epea zabaldu da norbaitek alegazioren bat jarri nahiko balu ere.

Administrari laguntzaile lanposturako behin behinean onartutakoen zerrenda, hemen.

Zerbitzu anitzetako lanposturako behin behinean onartutakoen zerrenda, hemen.