Berriak
Administrari Laguntzaile posturako oposaketako lehen proba atzeratu egingo da osasun krisialdiagatik
Oraingoz ez dago data berririk eta egoeraren bilakaeraren arabera zehaztu eta jakinaraziko da
2020·11·10
Alegiako Udalak zabalik du Administrari Laguntzaile posturako lan eskaintza publikoa. Oposaketako lehen proba azaroaren 12rako zegoen iragarria baina COVID-19ak eragindako osasun krisialdia dela eta, proba hori ez da aipatu egunean egingo. Pandemiaren bilakaerak zehaztuko du noiz ematen diren proba egin ahal izateko baldintzak eta horren arabera, data berria zehazten denean jakinaraziko da. Azpian duzue Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den jakinarazpena.
PDF
0,1 MB
2020·11·10 Ebazpena
Administrari laguntzaile lanposturako lehen azterketarako deialdia bertan behera uzten duen ebazpena.