Berriak
Atzealdea Agatha Christieren ‘Eta ez zen alerik ere geratu’ nobela aztertuko du irakurle taldeak abenduaren 16an
2021·12·09
Alegiako Irakurle Taldeak 2021eko seigarren eta azken saioa egingo du abenduaren 16an 18:00etatik aurrera liburutegian. Amaia Goikoetxeak dinamizatuko duen saioan Agatha Christiek 1939an idatzitako ‘Eta ez zen alerik ere geratu’ eleberria landuko dute, Igela argitaletxeak 2016an argitaraturiko Koro Nabarroren itzulpena oinarri hartuta. Saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da.
Elkar ezagutzen ez duten hamar pertsona Beltzaren Uhartera gonbidatuak izan dira. Uhartea pribatua da, eta gizon beltz baten buruaren antza du. Uhartera iritsita, afaltzeko elkartuko dira, baina jabeak, (Owen izeneko senar-emazteak) ez dira agertuko.
Afaria amaitu eta gero, gramofono baten bidez, disko batean grabaturiko ahots batek hilketa bana leporatuko die hamar gonbidatuei. Txantxa makabro bat ematen duena errealitate izugarri bihurtuko da gonbidatuetako bat hiltzean. Pozoituta?