Berriak
Atzealdea

Alaitz Artolaren kontzerturako sarrerak apirilaren 25ean jarriko dira salgai kultur etxean 6 euroan

Amezketarrak apirilaren 29an 22:00etan zinean eskainiko duen emanaldiarekin hasiko da Udaberriko kultur egitaraua

2022·04·22


Apirilaren 29an, ostirala, Alaitz Artola musikari amezketarrak kontzertua eskainiko du zinean 22:00etan. Udaberriko Kultur Egitarauaren baitako lehen ekitaldia izango da bere kantuak eta hainbat bertsio eskainiko ditu Artolak bere emanaldian, gitarrarekin eta pianoarekin.

Kontzertu horretarako sarrerak apirilaren 25ean, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean 6 euroko prezioan. Aurrez saltzen ez direnak egunean bertan erosi ahal izango dira.