Berriak
Atzealdea Aldaba Txiki mendiko ordenantzako aldaketa puntuala behin betiko onartuta geratu da
Jendaurreko erakustaldi epean ez da inolako iradokizun edo erreklamaziorik jaso
2019·07·03

Alegiako Aldaba Txiki mendian garatuko diren aisi eta jolas jarduerak arautzen dituen ordenantzari egin zitzaion aldaketa puntuala behin betiko onartuta geratu da. Jendaurreko erakustaldi epean ez da inolako iradokizun edo erreklamaziorik aurkeztu. Azpiko loturan duzue erabakia behin betikoa dela azaltzen duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den ebazpena.
PDF
0,1 MB
2019·07·03 Ebazpena
Aldaba Txiki mendiko ordenantzako lehen puntuko aldaketa puntuala behin betiko onartzen duen ebazpena.