Berriak
Atzealdea Aldaba Txikiko herri lurretatik egur sortak jasotzeko izena emateko epea zabalik dago
2022·09·26
Alegiako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die Aldaba Txikiko herri lurretatik egur sortak jasotzeko izen ematea martxan jartzen duela. Egur sorta bakoitza, gutxienez 5000 kilokoa izango da eta eskatzailea izango da egurra bere baliabideekin jasotzeko ardura izango duena. Udaletxeak aurretik esango dio zein den bakoitzari dagokion sortaren kokagunea.
Udalak eskatzaileari kokagunearen berri ematen dionetik aurrera hiru asteko epea izango du lotea jasotzeko, hala egin ezean, eskubidea galduz. Kokagunearen berri ematearekin batera, 15 euro ordaindu beharko ditu du eskatzaile bakoitzak.
Izen ematea irailaren 26tik urriaren7ra bitartean egin beharko da udaletxera deituta (943 651087), udaletxean bertan bulego orduan (9:00etatik 14:00etara), www.alegia.eus webgunean edo Alegia APPan Udalari idatzi atalean.
Oharra: aurreikusi baino eskatzaile gehiago (gehienez 14) edo gutxiago izatera, soberan edo faltan dagoen egurra zozketatu egingo da.